Grupo Edebé
Home / Publicaciones Generales / Euskara - Giltza

Literatura

Egile-zerrenda

Txabi Arnal

Pentsatzen dut orain paragrafo hau idazten egotearen errudunak Mortadelo eta Filemon, Long John Silver eta Batman direla. Eta noski, nire ama, goizero esnatzen baininduen (bai, bai, esnatu) arratoi pinpirinaren abenturen eta desbenturen kontakizunekin. Gauza da, jada berrogei urte daramatzadala haur literaturarekin maiteminduta, eta ez dirudi gure harremanak iraungitze datarik duenik. Dena den, gauzak zertxobait aldatu dira: orain, pertsonaia eta istorio txundigarri askozaz ere gehiago ezagutzen ditut, eta noizbehinka ipuintxoren bat asmatzen ausartzen naiz.

Horrela jaio dira Rasa, hitz egiteko arazoak dituen ardia; Marixa, polizia atzetik duen olerkaria; Noelia, Bibliako Noeren jarraitzailerik leialena; Fernandez ahizpa lapurrak; tximeletatxo bat maite zuen Urakana; edo izugarrizko buruko minak zituen ingeles erregea.

Eta orain, agur esateko unea iritsi zait. Ideia bat dabilkit buruan bueltaka, eta hobe dut kasu egin, bestela, agian, alde egingo dit eta.

Besarkada bat.



Partekatu


Bilatzailea